video

HAURRAK - euskaltube

Ohi denez, maiatzaren azkeneko igandean egin da Burlatako Axular elkarteak antolatzen duen Herri Lasterketa. Ekitaldiak 10:15etan hasi dira korrikalari gazteen frogekin eta bertan adin txikiko 72 korrikalari bildu dira.

Horrela bada, lehendabiziokak zapatilak astintzerakoan benjaminaurrekoak izan dira. Hauek 200 mt.ko ibilbide bat egin behar izan dute. Jarraian gazte eta haur kategorien parte-hartzaileak aritu dira, neska mutil hauek berriz, beraien adina kontuan harturik, 450 mt.ko zirkuitu bati bira bat edo gehiago eman behar izan diote. Bakoitza bere tartea korritu eta helmugan sartu ondoren, oparitxo bana eta hamaiketako bat jaso dute haien ahalegina eta parte-hartzea saritzeko. Zintzurra freskatu ondoren eta behin indarrak hartuta, kategoria hauen lehendabiziko sailkatuekin, neska zein mutilen modalitatean, trofeoen banaketa egin da.


Benjaminak 01-02
AIMAR LEATXE
MAIDER FRANCISCOENEA
Kimuak 99-00
ENEKO ITURRI
LAURA SANTANA

Haurrak 98-97
XABIER GUELBENZU
SOLVIA CONSTANZA


Txikien garaikurren banaketarekin amaitu eta gero, goizeko 11:00etan, proba orokorraren hasiera heldu da. Bertan 111 korrikalarik hartu dute parte, eta herriko zenbait kale eta Burlatako Arga ibaiaren pasabidearen tartea hartzen dituen 5 km.ko ibilbide bat osatu dute. Herri korrikalari hauek ere, helmuga iristearekin bat, fruta, edari freskoak, eta parte-hartzaile bakoitzari dagokion korrikalariaren poltsa jaso dituzte, izan ere, lasterketa honetan korrikalari guzti-guztien lana aintzat hartzen saiatzen gara. Segidan, izerdia gainetik kendu eta berehala, lehendabiziko sailkatuei trofeoak banatu zaizkie. Aurten berrikuntza gisa, eta lasterketaren giro alai eta ez lehiakorrari jarraikiz, 69. postuari literatura erotikoaren liburu bilduma bat ere eman zaio.

Baina ez da hori izan egunaren berrikuntza bakarra. Aurten lehenengo aldiz, eta datozen urteetan ere egiteko asmoz, herri atletismoaren arloan aritzen den pertsona edota elkarte bati Axular Korrikalari Taldearen Ohorezko txapela ematea erabaki da. Horrela bada, edizio honen txapela Beste Iruña taldearen JoseMari Mercero herri korrikalari beteranoari eman zaio kirol honekin zerikusirik duen guztia egin eta egiten ari den lana eskertzeko.


Lehenengo sailkatua
CHARKI MOSTAPHA
VANESA PATXA

Bigarren sailkatua
DANIEL SANZ
NEKANE MENENDEZ

Hirugarren sailkatua
ALBERTO BAKEDANO
ROSA OROFINO

Lehenengo beteranoa
PATXI OROFINO
ROSA OROFINO

Lehengo burlatarra
ANDRÉS FAUSTE
EDURNE KANPION

Axular elkarteko lehena
DANIEL BERIAIN
AMAIA VILLANUEVA

69. Postua
MARI JOSE CESTAU

Ohorezko Txapela
JOSE MARI MERCERO


Goiza ederki amaitzeko korrikalariek, haien laguntzaileek eta bertaratutako lagun guztiek antolakuntzak prestatutako txistor jatearekin gozatu ahal izan dute. Sabela bete dugun bitartean, pantaila erraldoi batean lasterketaren toki eta une ezberdinetan herriko argazkilari batzuk harturiko irudiak egon dira ikusgai. Egunak bertan eginen den herri bazkari batekin jarraituko du eta bazkaldu ondoren mahaikeak haien eserlekuetatik altzatzeko xedearekin Akiakule musika taldea arituko da elkartearen patioan.
Como viene siendo habitual, la mañana del último domingo de mayo se ha celebrado la tercer edición de la Carrera Popular organizada por la Sociedad Axular de Burlada. La jornada ha comenzado a las 10:15 con las pruebas de los corredores más jóvenes, habiendo participado un total de 72 corredores.

Así, en primer lugar han corrido los participantes de la categoría prebenjamín, quienes han realizado un recorrido de 200mts. Seguidamente se han celebrado las pruebas de los participantes del resto de categorías infantiles y juveniles, los cuales han debido realizar una o más vueltas a un circuito de 450 mt. según la edad y categoría de los corredores. Tras acabar los corredores con su correspondiente distancia y entrar en meta, todos han recibido un detalle y un almuerzo para premiar su esfuerzo y participación. A continuación se ha procedido al reparto de trofeos a los primeros clasificados en cada categoría en las modalidades masculino y femenino.


Benjamín 01-02
AIMAR LEATXE
MAIDER FRANCISCOENEA
Alevín 99-00
ENEKO ITURRI
LAURA SANTANA

Infantil 98-97
XABIER GUELBENZU
SILVIA CONSTANZA

Una vez finalizada la entrega de trofeos de las categoría de los txikis, a las 11:00 de la mañana, ha comenzado la prueba absoluta, en la cual han corrido 111 participantes que han completado los 5 km. de un recorrido que transcurre a partes casi iguales por distintas calles de la localidad y el tramo del paseo del Arga que pasa por la localidad. Tras llegar a meta todos los corredores han recibido avituallamiento y su correspondiente bolsa del corredor con diferentes regalos ya que la filosofía de esta prueba es la de reconocer y premiar el esfuerzo y la participación de todos los corredores populares. Acto seguido ha tenido lugar la entrega de trofeos a los primero clasificados y como novedad este año siguiendo el espíritu no competitivo y festivo de la prueba se premiado al puesto número 69 con una colección de libros de literatura erótica.

Pero no ha sido esta la única novedad de la jornada. Este año por primera vez, y como iniciativa a seguir en posteriores ediciones, Axular korrikalari taldea ha decidido hacer acto de entrega de una txapela de honor a una persona o grupo que se haya destacado por su labor en el ámbito del atletismo de carácter popular. Así pues, la txapela de esta presente edición ha sido entregada al veterano corredor pamplonés del Beste Iruña JoseMari Mercero en reconocimiento y agradecimiento de su entrega y constancia con todo lo relacionado con este deporte.



Primer clasificado
CHARKI MOSTAPHA
VANESA PATXA

Segundo clasificado
DANIEL SANZ
NEKANE MENENDEZ

Tercer clasificado
ALBERTO BAKEDANO
ROSA OROFINO

Primer veterano
PATXI OROFINO
ROSA OROFINO

Primer Burladés
ANDRES FAUSTE
EDURNE KANPION

Primer Socio Axular
DANIEL BERIAIN
AMAIA VILLANUEVA

Puesto 69
MARI JOSE CESTAU

Txapela de Honor
JOSE MARI MERCERO


Tras la entrega de trofeos los participantes, acompañantes y demás público de la prueba han podido disfrutar de la ya tradicional txistorrada mientras en una pantalla gigante se proyectaban las fotos realizadas por un grupo de fotógrafos del pueblo en diferentes puntos y momentos de la carrera. La jornada continuará con una comida popular en los locales de la sociedad y posterior sobremesa amenizada por el grupo de música Akiakule, que serán los encargados de hacer que los comensales se levanten de la mesa para hacer otro tipo de ejercicio físico.



AXULAR III. HERRI LASTERKETA

  • 10:15 Haurren Lasterketak
  • 11:00 Herri Lasterketa
Izena emateko: www.herrikrossa.com
  • 12:30 Sari Banaketa
  • 12:45 Argazkien erakustaldia + hamaiketakoa
  • 14:30 Herri Bazkaria
Entsalada / Oilasko saltsan / Mamia sorbetea / Kafeak - 15€ (haurrak 8€)
Txartelak Ostarten

Mezu bat bidaliz axulararineketan@gmail.com eta dirua 3008 0073 11 1832415515 kontu zbkan (Rural Kutxa) sartuz
Bazkideak ere elkarteko taulan dagoen zerrendan
  • 17:30 Kontzertua - Musika
AKIAKULE Taldearekin

video

III CARRERA POPULAR AXULAR

  • 10:15 Carreras infantiles
  • 11:00 Carrera Popular
Inscripción: www.herrikrossa.com
  • 12:30 Reparto Trofeos
  • 12:45 Proyección de las Fotos + Lunch
  • 14:30 Comida Popular
Ensalada / Pollo en salsa / Sorbete de cuajada / Cafés - 15€ (txikis 8€)
Txartelas en Ostarte
Mandando un correo a axulararineketan@gmail.com e ingresando en el número de cuenta 3008 0073 11 1832415515 (Caja Rural)
Soci@s también en el tablón de la sociedad
  • 17:30 Concierto - Música
Grupo AKIAKULE


Axular Elkarteak “Axular III. Herri Lasterketa” antolatzen du maiatzaren 30erako, igandea.
5 kilometrotako hiriko ibilbidea Burlatako kaleetan.
Izen ematea dohainik izanen da eta egiten ahal duzue www.herrikrossa.com edo egun berean elkartean bertan, Ermita kalean, lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago arte.


MAILAK

  • Benjamin 2001-2002
  • Kimu-kategoria 1999-2000
  • Haur-kategoria 1997-1998
  • Kadete 1995-1996
  • Gazte-kategoria
  • Senior
  • Beterano

SARIAK

  • Lehenbiziko, bigarren eta hirugarren EMAKUMEAK
  • Lehenbiziko, bigarren eta hirugarren GIZONAK
  • Lehenbiziko benjamin, kimu, haur eta kadetea
  • Lehenbiziko emakume eta gizon gazteak
  • Lehenbiziko emakume eta gizon beteranoak (40 urte beteak)
  • “Axular” Elkartearen lehenbiziko emakume eta gizona
  • Burlatako lehenbiziko emakume eta gizona
  • 69. postuan ailegatzen den korrikalariari literatura erotiko liburuen bilduma bat

* sariak ez dira metatzen

ARAUDIA


-Zenbakia tolestu gabe bularran nabarmenki jarri behar da.
-16 urte baino gazteago direnek ezin izanen dute 5 kilometroko lasterketan parte hartu.
-Ohikoa denez gero, badago osasun-zerbitzuak (anbulantzia eta medikuntza-zerbitzua), zirkulazioa bideratzeko Udaltzainak eta korrikalari guztientzat aldagelak, dutxak eta masajeak.
-Antolakuntza ez da arduratuko edozein korrikalariak, bere adina kontuan hartuz, ez dagokion mailan parte hartzen badu.
-Izena eman gabe korrika egiten duenak bere ardurapean eginen du eta ez ditu izena ematen duenaren eskubideak izanen.
-Antolakuntzak saihestu egiten du korrikalariek bere buruari edo beste hirugarren bati egiten diezaiokeen galera,kalte, edota lesioei buruzko erantzukizun oro.
-Antolakuntza bakarra eskuduna da erreklamazioak egiteko, berez berari idatzirik zuzendu behar zaio.
-Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute.
-Lasterketa bukatu eta gero korrikalariek hamaiketakoa izanen dute.

El próximo domingo 30 de mayo Axular Elkartea organiza la III Carrera Popular Axular, un circuito urbano de 5 Km por las calles de Burlada.
La inscripción que será gratuita, podrá hacerse en www.herrikrossa.com o bien hasta 30 minutos antes del comienzo de la carrera en los locales de la sociedad, C/ La Ermita.

TROFEOS

  • Primera, segunda y tercer clasificada.
  • Primer, segundo y tercer clasificado.
  • Primer benjamín, alevín, infantil y cadete.
  • Primer juvenil chica y chico.
  • Primer veterana y veterano ( 40 años cumplidos).
  • Primer socia y socio.
  • Primer burladesa y burladés.
  • Colección de libros de literatura erótica para el puesto 69

( Los premios no son acumulables)


REGLAMENTO

-Los dorsales se colocarán visiblemente en el pecho sin doblar.
-No se permitirá participar en la carrera de 5 Km. a menores de 16 años.
-Como es habitual se han establecido medidas sanitarias (ambulancias y servicio médico), de control de la circulación ( Policía Municipal) así como duchas, vestuarios y masaje para todos l@s participantes.
-La organización no se responsabiliza de aquellos corredores que corran sin tener
la edad reglamentaria a su categoría.
-Todo aquel que corra sin estar inscrito lo hace bajo su responsabilidad y perderá
todos los derechos como inscrito.
-La organización declina la responsabilidad por daños y perjuicios o lesiones que la participación en esta prueba pueda ocasionar, a sí mismo, a otra persona o incluso en el caso de que terceras personas causen daño al corredor.
-Las reclamaciones serán únicamente competencia de la organización, por lo que
deberán presentarse por escrito ante la misma.
-Todos los participantes por el hecho de realizar la inscripción aceptan el
presente reglamento.
-Al finalizar la carrera se ofrecerá un lunch a tod@s l@s participantes.


Datorren maiatzaren 30an Axular Elkartearen III. Herri Lasterketa eginen da, eta dagoeneko korrikalari taldekook hasi gara egun horretako zereginekin lanean.

Aurreko bi urteetan lortutako emaitzarekin oso pozik gaude, izan ere, lehendabiziko urtean izandako parte hartzea handia izan bazen ere, bigarrenean handitu egin zen korrikalarien kopurua, Horretaz gain, goiz osoan oso giro polita egon zen.

Aurten ere lasterketaren eskema bera jarraituko dugu, hau da, goiza txiki eta gazteen frogekin hasiko da, eta gero helduen txanda iritsiko da. Lasterketak amaitu ondoren, kategoria bakoitzaren sariak banatuko dira, baina ahaztu gabe lasterketa honetan ez dela saritzen bakarrik lehenengo postuetan ailegatutako korrikalaria, baizik eta korrikalari bakoitzak egindako ahalegina eta lana. Dutxatik pasa ondoren eta izerdia kendu eta gero, elkartean bertan korrikalariek, zein haiek lagundu dituztenek, hamaiketako gozo bat dastatzeko aukera izanen dute. Sabela bete eta eztarria freskatzen den bitartean, pantaila handi batean lasterketan egindako argazkiak egonen dira ikusgai, une honetan ere sailkapenak jakinarakizo dira.

Hala ere, hirugarren edizio honetan berrikuntza batzuk izanen dira. Egitasmoa oraindik gehiago findu behar bada ere, gure asmoa da lasterketaren ekitaldiak arratsaldera arte luzatzea, horretarako arestian aipatutako ekintzen segidan, eguerdian bazkari bat eginen genuke elkartean bertan, gero musika talde baten laguntzaz gorputzak beste modu batez mugitzeko. Hau guztia zehaztu ahala, informazio guztia hemen plazaratuko dugu. Baten batek, gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, axulararineketan@gmail.com postaren bidez egin dezake.

Bukatu baino lehen, jende guztia animatu nahi dugu lasterketan parte hartzeko. Heldu zein gazte, neska edo mutilak, bertakoak zein kanpokoak, denok zaudete gonbidatuak. Sasoian zaudenetak ez duzue aitzakirik, eta ohitura ez duzuenok, jada has zaitezkete entrenatzen eta giharrak prestatzen.




El Próximo 30 de mayo se celebrará la III Carrera Popular Axular, y desde korrikalari taldea ya hemos empezado a trabajar en los quehaceres de ese día.

La organización de la carrera seguirá básicamente el mismo esquema que en años anteriores, esto es, la mañana empezará con las pruebas de los más jóvenes y txikis, para llegar después el turno de los adultos. Tras las carreras y posterior entrega de premios, en la que se intenta premiar el trabajo y esfuerzo de todos los corredores, y una vez habiendo pasado por la ducha, se ofrecerá un almuerzo para corredores y acompañantes, durante el cual se harán públicas las clasificaciones y se podrán visionar distintas imágenes de las pruebas en una pantalla gigante.

No obstante, en esta tercera edición tenemos una serie de novedades. El proyecto no está del todo definido, pero nuestra idea es prolongar los actos de la carrera hasta la tarde, para lo cual tras las actividades que ya hemos comentado, al mediodía haríamos una comida en la misma sociedad, y después con la ayuda de un grupo de música continuar moviendo el cuerpo pero de otra manera. Conforme vayamos definiendo todo esto lo haremos saber por este medio. Si alguien estuviera interesado en ponerse en contacto con nosotros, lo puede hacer a través del correo axulararineketan@gmail.com.