Datorren maiatzaren 30an Axular Elkartearen III. Herri Lasterketa eginen da, eta dagoeneko korrikalari taldekook hasi gara egun horretako zereginekin lanean.

Aurreko bi urteetan lortutako emaitzarekin oso pozik gaude, izan ere, lehendabiziko urtean izandako parte hartzea handia izan bazen ere, bigarrenean handitu egin zen korrikalarien kopurua, Horretaz gain, goiz osoan oso giro polita egon zen.

Aurten ere lasterketaren eskema bera jarraituko dugu, hau da, goiza txiki eta gazteen frogekin hasiko da, eta gero helduen txanda iritsiko da. Lasterketak amaitu ondoren, kategoria bakoitzaren sariak banatuko dira, baina ahaztu gabe lasterketa honetan ez dela saritzen bakarrik lehenengo postuetan ailegatutako korrikalaria, baizik eta korrikalari bakoitzak egindako ahalegina eta lana. Dutxatik pasa ondoren eta izerdia kendu eta gero, elkartean bertan korrikalariek, zein haiek lagundu dituztenek, hamaiketako gozo bat dastatzeko aukera izanen dute. Sabela bete eta eztarria freskatzen den bitartean, pantaila handi batean lasterketan egindako argazkiak egonen dira ikusgai, une honetan ere sailkapenak jakinarakizo dira.

Hala ere, hirugarren edizio honetan berrikuntza batzuk izanen dira. Egitasmoa oraindik gehiago findu behar bada ere, gure asmoa da lasterketaren ekitaldiak arratsaldera arte luzatzea, horretarako arestian aipatutako ekintzen segidan, eguerdian bazkari bat eginen genuke elkartean bertan, gero musika talde baten laguntzaz gorputzak beste modu batez mugitzeko. Hau guztia zehaztu ahala, informazio guztia hemen plazaratuko dugu. Baten batek, gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, axulararineketan@gmail.com postaren bidez egin dezake.

Bukatu baino lehen, jende guztia animatu nahi dugu lasterketan parte hartzeko. Heldu zein gazte, neska edo mutilak, bertakoak zein kanpokoak, denok zaudete gonbidatuak. Sasoian zaudenetak ez duzue aitzakirik, eta ohitura ez duzuenok, jada has zaitezkete entrenatzen eta giharrak prestatzen.




El Próximo 30 de mayo se celebrará la III Carrera Popular Axular, y desde korrikalari taldea ya hemos empezado a trabajar en los quehaceres de ese día.

La organización de la carrera seguirá básicamente el mismo esquema que en años anteriores, esto es, la mañana empezará con las pruebas de los más jóvenes y txikis, para llegar después el turno de los adultos. Tras las carreras y posterior entrega de premios, en la que se intenta premiar el trabajo y esfuerzo de todos los corredores, y una vez habiendo pasado por la ducha, se ofrecerá un almuerzo para corredores y acompañantes, durante el cual se harán públicas las clasificaciones y se podrán visionar distintas imágenes de las pruebas en una pantalla gigante.

No obstante, en esta tercera edición tenemos una serie de novedades. El proyecto no está del todo definido, pero nuestra idea es prolongar los actos de la carrera hasta la tarde, para lo cual tras las actividades que ya hemos comentado, al mediodía haríamos una comida en la misma sociedad, y después con la ayuda de un grupo de música continuar moviendo el cuerpo pero de otra manera. Conforme vayamos definiendo todo esto lo haremos saber por este medio. Si alguien estuviera interesado en ponerse en contacto con nosotros, lo puede hacer a través del correo axulararineketan@gmail.com.