Ohi denez, maiatzaren azkeneko igandean egin da Burlatako Axular elkarteak antolatzen duen Herri Lasterketa. Ekitaldiak 10:15etan hasi dira korrikalari gazteen frogekin eta bertan adin txikiko 72 korrikalari bildu dira.

Horrela bada, lehendabiziokak zapatilak astintzerakoan benjaminaurrekoak izan dira. Hauek 200 mt.ko ibilbide bat egin behar izan dute. Jarraian gazte eta haur kategorien parte-hartzaileak aritu dira, neska mutil hauek berriz, beraien adina kontuan harturik, 450 mt.ko zirkuitu bati bira bat edo gehiago eman behar izan diote. Bakoitza bere tartea korritu eta helmugan sartu ondoren, oparitxo bana eta hamaiketako bat jaso dute haien ahalegina eta parte-hartzea saritzeko. Zintzurra freskatu ondoren eta behin indarrak hartuta, kategoria hauen lehendabiziko sailkatuekin, neska zein mutilen modalitatean, trofeoen banaketa egin da.


Benjaminak 01-02
AIMAR LEATXE
MAIDER FRANCISCOENEA
Kimuak 99-00
ENEKO ITURRI
LAURA SANTANA

Haurrak 98-97
XABIER GUELBENZU
SOLVIA CONSTANZA


Txikien garaikurren banaketarekin amaitu eta gero, goizeko 11:00etan, proba orokorraren hasiera heldu da. Bertan 111 korrikalarik hartu dute parte, eta herriko zenbait kale eta Burlatako Arga ibaiaren pasabidearen tartea hartzen dituen 5 km.ko ibilbide bat osatu dute. Herri korrikalari hauek ere, helmuga iristearekin bat, fruta, edari freskoak, eta parte-hartzaile bakoitzari dagokion korrikalariaren poltsa jaso dituzte, izan ere, lasterketa honetan korrikalari guzti-guztien lana aintzat hartzen saiatzen gara. Segidan, izerdia gainetik kendu eta berehala, lehendabiziko sailkatuei trofeoak banatu zaizkie. Aurten berrikuntza gisa, eta lasterketaren giro alai eta ez lehiakorrari jarraikiz, 69. postuari literatura erotikoaren liburu bilduma bat ere eman zaio.

Baina ez da hori izan egunaren berrikuntza bakarra. Aurten lehenengo aldiz, eta datozen urteetan ere egiteko asmoz, herri atletismoaren arloan aritzen den pertsona edota elkarte bati Axular Korrikalari Taldearen Ohorezko txapela ematea erabaki da. Horrela bada, edizio honen txapela Beste Iruña taldearen JoseMari Mercero herri korrikalari beteranoari eman zaio kirol honekin zerikusirik duen guztia egin eta egiten ari den lana eskertzeko.


Lehenengo sailkatua
CHARKI MOSTAPHA
VANESA PATXA

Bigarren sailkatua
DANIEL SANZ
NEKANE MENENDEZ

Hirugarren sailkatua
ALBERTO BAKEDANO
ROSA OROFINO

Lehenengo beteranoa
PATXI OROFINO
ROSA OROFINO

Lehengo burlatarra
ANDRÉS FAUSTE
EDURNE KANPION

Axular elkarteko lehena
DANIEL BERIAIN
AMAIA VILLANUEVA

69. Postua
MARI JOSE CESTAU

Ohorezko Txapela
JOSE MARI MERCERO


Goiza ederki amaitzeko korrikalariek, haien laguntzaileek eta bertaratutako lagun guztiek antolakuntzak prestatutako txistor jatearekin gozatu ahal izan dute. Sabela bete dugun bitartean, pantaila erraldoi batean lasterketaren toki eta une ezberdinetan herriko argazkilari batzuk harturiko irudiak egon dira ikusgai. Egunak bertan eginen den herri bazkari batekin jarraituko du eta bazkaldu ondoren mahaikeak haien eserlekuetatik altzatzeko xedearekin Akiakule musika taldea arituko da elkartearen patioan.